XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erdi Aroko Estatuetan eta geroago ere bai, esan dezagun berriro, fede batasun hori sozietateen konstituzioari dagokion elementu edo oinarrietarik bat zen.

Orduan Estatuak, bere egitura eta izakera gordetzeko, batasun hori babestu behar zuen.

Elizak ere bere batasuna gordetzeko halako bide leun batzuk baditu; baina Estatuak, berea zaintzeko, bide latz zakar astunak enplegatu ohi ditu.

Eliza eta Estatua, orduan, har-emanik estuenean ziren; eta Elizak eska ziezaiokeen Estatuari, ororen ona zaintzeagatik, honek bere eskuan dauzkan bide edo tresna horiek erabil zitzala.

Beso sekularrera aldatzea: esakune honen interpretazioa.

Beso sekularrera aldatzea: horra garai hartako prozesoetan maiz ageri den formula edo esaera.

Baina nola behar da interpretatu esakune hau? zein da presiski beronen sentidua? Esan nahi ote du Eliza, bere xede edo helburuak lortzeko berari Eliza denez dagozkionak, alegia, Estatuaz, tresna batez bezala, baliatzen zela? Hala balitz, Elizari berari erantsi beharko genioke odol ixurtze horien erresponsabilitatea.

Kasu horretan Estatua Elizaren tresna huts bat besterik ez litzateke izango.

Baina beste modu batetara ere uler daiteke esaera hori orduko egoera sozialari hobekiago dagokion erara-.

Bigarren era honetara hartuz, hara nola diren gauzak: Estatuari bere buruaz arduratzeko eskatzen dio Elizak.

Bere ondasunik handiena, Estatuaren konstituzioaren begi ninia bezala dena, zain dezan eskatzen dio.

Bigarren esplikazio honetan eta kondairaren argitan hau da esplikazio zuzena, Estatua bera da ari dena, eta bere eremuko lanbide bat burutzen du, lanbide tenporala, noski zeren orduan, esan dugunez, balio izpiritualak tenporalaren barnean sarturik zeuden.

Bai. Orduko sozietatearen definizioan balio kristauak sarturik zeuden, eta Estatuak zaindu eta babestu behar zituen.

Estatuaren arazoa zen, beraz.

Eta hori hala baldin bada, ezin esan daiteke Elizaren tresna huts bat zela orduan Estatua.

Balio izpiritual bat sozietatearen balioa den aldetik babestea, eta balio hori zaintzeko, Estatuak bere esku dituen era eta bideak enplegatzea, hori arazo tenporala da, eta Estatuari dagokiona.